Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Goizueta
Umore Ona elkartea

2018/03/10, larunbata

Zuzendaritza batzordea berrituta, Umore Onak

Larunbateko batzarrean, 2017ko kontuak itxi eta aurrekontu berria ere onartu zuten.

Umore Ona elkarteak pasa den larunbatean egin zuen urteko batzar orokorra. Bertan, hainbat puntu aztertu zituzten. Besteak beste, zuzendaritza batzordea berritu eta aurrekontuak aztertu zituzten.

Erabaki guztiak, aho batez
Aztertutako puntuen artean aurrenekoak diru kontuen ingurukoak izan ziren.
 Batetik, 2017 urteko kontuak itxi zituzten. «Urteko emaitza 5.652 eurokoa» izan dela azaldu zuten. Bestetik, aurrekontu berria ere aurkeztu zuten.
Segidan, batzorde berria izendatzeari ekin zioten. Aurreko batzordean aritutako Oier Apezetxeak, Auxtin Eskuderok, David Goikoetxeak, Juan Ramon Iribarrenek, Izaskun Ma­ka­zagak eta Ekaitz Narbartek bi urtez egin dute lan, eta haien lekuan sartu dira orain Iñigo Elizegi lehendakari lanetarako, Exteban Arozena idazkari, eta bokal, Mari Karmen Ansa, Aitor Mendizabal, Joseba Mitxelena eta Luix Zugarramurdi.
Azken puntua, berriz, bazkide berriak onartzeko baliatu zuten. Guztira, bost bazkide berri sartu dira elkartean.
Erabaki hauek guztiak aho batez onartu zirela jakinarazi dute, Umore Ona elkartetik.