Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Goizueta
korrika

2017/04/08, larunbata

Herrian barrena gaur, Korrika Ttikia

Goizeko 10:30etan irekiko da izenematea, eta 11:00etan eginen da Korrika Ttikia, plazatik.

Goizuetan ere bat egiten dute Korrikarekin, eta gaur, Korrika Ttikia eginen dute.
Goizeko 10:30etatik 11:00etara izenematea irekiko da plazan; lekukoa eraman nahi duenak 5 euro ordainduko ditu, eta gainontzekoek, borondatea. Korrika Ttikia 11:00etan hasiko da.
Bestalde, bihar Iruñean bukatuko da Korrika, eta bertara joateko deia egin da; egun osoko festa izanen da: emanaldiak, kontzertuak, bazkaria...