Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Goizueta
Gabonak

2014/12/20, larunbata

Presoak ere gogoan izanen dituzte Goizuetan, Olentzeroren etorreran

Eskolako Olentzero 11:00etan aterako da eta presoen aldekoa 15:30ak aldera. Olentzero eta Mari Domingi 18:30etan helduko dira.

Aurten ere, eskolako neska-mutilen Olen­tzeroa aterako da Goizuetako kaleak girotzera. Asteazkenean, 11:00etan izanen da hori. Eta aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiete ikasbidaiarako diru laguntza ematen dietenei.
Ondoren, 18:30etan, Olentzeroren etorrera izanen da, Guraso Elkarteak eta Gaztetxeak antolatuta. Ongi-etorria Txino auzoan eginen zaio eta herritik bueltatxoa eman ondoren, goiko frontoiean egonen dira Olentzero eta Mari Domingi.

Presoen aldeko Olentzeroa
30 urtetik gora badira Goizuetan presoen aldeko Olentzeroa egiten dela eta aurten ere ez du hutsik eginen. 15:30-16:00ak aldera aterako dira, herri guztia kantuekin girotzeko asmoz. Iñigo Elizegi herriko presoa izanen dute bereziki gogoan. 10 urte daramatza preso. Urte zahar egunean, berriz, kontzentrazioa eginen dute.

Umeentzako tailerrak
Goizueta eta Aranoko umeentzat jolas tailerrak izanen dira hilaren 29, 30 eta 31n (10:00-13:00).