Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Ereñotzu

2019/09/28, larunbata

Xabi Urdanpilleta, Euskadiko txapeldun

Xabi Urdanpilleta (eskuinean), podiumean, beste kategoria bateko irabazlearekin.
Xabi Urdanpilleta (eskuinean), podiumean, beste kategoria bateko irabazlearekin.

Aurreneko postuan bukatu du ereñotzuarrak, BTT jaitsieren Euskadiko Opena, elite mailan; eta hirugarren postuan sailkatu da Aritz anaia. Hiru proba jokatu dituzte.

Urteak daramazkite, Urdan­pi­lleta anaiek, mendiko bizikletako jaitsieren munduan murgilduta; eta sekulako mailan, gainera! Euskadiko Opena bu­katu berri dute ereñotzuarrek, eta elite mailan, podiumean bukatu dute biek: txapeldun izan da Xabi Urdanpilleta, eta hirugarren sailkatu da Aritz.

Hiru proba jokatu dituzte, Openean. Igantzin izan zuten aurrenekoa, maiatzaren 18an, eta bi txanda jokatu zituzten. Aurrenekoan, bosgarren sailkatu zen Aritz, eta zazpiga­rren Xabi; eta bigarrenean, puntuazio gehien ematen zuen txandan, bi­ga­rren postua lortu zu­en Xa­bik, eta 12garren sailkatu zen Aritz.

Bigarren txanda horretako postuak errepikatu zituzten, Antzuolan jokatu zen bigarren proban, uztailaren 13an. Txan­da bakarra izan zuten han, eta bosgarren eta zazpigarren izan ziren Xabi eta Aritz, elite mailako partehar­tzaileen artean.

Eta azkeneko proba, joan den igandean izan zuten, Gal­dakaon. Bi txandatara jokatu zu­ten hori ere, bigarrenak pun­tu gehiago emanez. Aurrene­ko­an, Igantzin bezala, bosgarren izan zen Aritz, eta bederatzigarren Xabi. Eta txanda era­bakigarrian, maila ederrean aritu ziren biak: hirugarren izan zen?Aritz, eta laugarren Xabi. Horri esker, Openeko po­diu­­mera igo dira biak.

Espainiako Openeko zenbait probatan ere aritu dira bi anaiak, Asturiasen eta Biz­ka­ian; eta egin dituzte lasterketak, Frantziako pirineoetan eta Portugalen ere.