Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Ereñotzu

2019/07/24, asteazkena

Ereñotzuko frontoian orduak eskatzeko, azkeneko eguna gaur

Auzo Udalean edo emailez egin behar dira eskaerak, datorren ikasturteari begira.

Urtero bezala, eskaera bidez hartuko dira datorren ikastur­te­rako ere, Ereñotzuko fron­to­ia erabiltzeko orduak. Eta ho­rretarako epea, gaur bu­katuko da. Azkeneko aukera dute, fron­toia erreserbatuta eduki nahi dutenek; eta bi bide, eskaerak egiteko: Auzo Udalera jo, goi­ze­ko 08:00etatik 14:00etara; edo ereinotzu@ereinotzu.eus hel­bi­de elektronikora idatzi.

Pertsona baten izenean egin behar da eskaera, baina lau laguneko taldea ordezkatu behar du, eta eman behar di­ra guztien izen-abi­zenak, eta kon­­tu korronte zenbaki bat.

Auzo Udalean dago eskura­garri, ordutegi taula.