Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Ereñotzu

2019/05/19, igandea

Korrikalariak prest, Urdaburun gora egiteko

Goizeko 10:00etan hasiko da IX. Ereñotzuko Mendi Lasterketa. Aurretik, 09:30etan, haurren lasterketa egingo da auzoan barrena. Etxeko korrikalaririk ez da faltako, 180 parte-hartzaileren artean.

Etxeko eta kanpoko ko­rri­ka­lariak, denak dira ongieto­rri­ak Ereñotzuko Mendi Laster­ke­tan. Aurtengoa bedera­tzi­ga­rren edizioa du, eta gaur, goi­ze­ko 10:00etan hasiko da, 11,75 kilometroko lasterketa. 

Aiako Harria Parke Natura­le­an barrena, Urdaburun gora igo beharko dute 180 parte-har­tzaile inguruk. Horietatik, 6 dira etxekoak, Ereño­tzu­ko­ak; 50 inguru, hernaniarrak; eta pare bat, Astigarragakoak. Inguruko beste herrietako par­te-hartzaileak ere ez dira fal­tako, eta baita Valentzia edo Pa­lentzia bezalako beste txo­koetakoak. Dortsalak jaso­tze­ko aukera 08:30etatik 09:30e­ta­ra artekoa izango dute, eta opariak jasoko dituzte.

Hain zuzen, 09:30etan haurren lasterketa egingo da, azuoan barrena, eta ondoren ekingo diote helduek. Au­rre­neko hiru gizon eta ema­ku­meek izango dute saria, eta baita ereñotzuar azkarrenak ere. Eta bukatzeko, zozketak ere izango dira, eta baita hamaiketakoa ere, ger­tu­ra­tzen direnentzat.


Sailkapen osoa, asteartean

Lasterketako aurreneko sail­ka­tuak zein diren biharko Kro­nikan bertan argitaratu­ko da.

Baina sailkapen osoaren be­rri, astearteko Kronikan emango da. Horrekin batera, www.krnoika.eus webgunean  lasterketako argazki albuna ere eskuragarri izango da.