Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Ereñotzu

2019/05/18, larunbata

180 bat korrikalari bihar, Urdaburu inguruetan barrena

Goizeko 10:00etan izango da Ereñotzuko Mendi Lasterketa, eta ordu erdi lehenago egingo dute haurren lasterketa, 09:30etan.

Bederatzigarren edizioa du biharkoa, Ereñotzuko Mendi Lasterketak; eta 180 korrikalari inguru izango dira irteeran, las­terketaren ibilbidea osatzeko, Aiako Harria Parke Natura­lean barrena, Urdaburura igota.

Goizeko 10:00etan abiatuko da helduen lasterketa, frontoitik, guztira 11,75 kilometro inguru egiteko, 830 metroko desnibel positiboa­rekin. Lokatz pixka bat ere ez dute faltako, azken egunetako euria tarteko.

Helduen lasterketa baino lehen, hala ere, haurren txanda izango da, 09:30etan egingo baitute, beraien lasterketa txikienek, auzoan barrena.


Hernani eta Ereñotzukoak, partehartzaile gehienak

Atzo bukatu zen izena emateko epea, eta partehartzaileen artean, asko dira Urumea bailarako herritarrak, 60 inguru; gehienak, Hernani eta Ereñotzu­ko­ak. Zehazki, 50 hernaniar baino ge­­hiago izango dira irteeran, eta Ereñotzuko sei lagun animatu dira, etxeko lasterketan. Bi asti­gartar ere badira.

Gainerakoak, inguruko he­rri­­etatik etorriko dira asko: Erren­teriatik, Oiartzundik, Donostia­tik, Lasartetik, Tolosatik... Nafa­rrak ere ez dira gutxi, baina urrutiagotik etorriko denik ere bada: Valentzia zein Palentzia­koak dira batzuk.

Partehartzaileek, Auzo Etxe­an jaso beharko dituzte dortsalak, bihar bertan, 08:30etatik 09:30etara. Eta dortsalarekin, poltsa bana jasoko dute denek, opariekin; besteak beste, lasterketako galtzerdiak.

Ereñotzuko sei lagun animatu dira etxeko lasterketan, eta 50 baino gehiago dira hernaniarrak.

Lasterketako hiru gizon eta emakume onenek izango dute saria, eta baita ereñotzuarren artean azkarrenak ere. Baina zozketa ugari ere izango dira, bukaeran, partehartzaile guztien artean. Eta borobiltzeko, hamaiketakoa eskainiko dute frontoian, korrikalari, ikusle eta boluntario guztientzat.

Ibilbidean zehar, bi anoa gu­ne izango dira, Akolan (2,5 ki­lometro) eta Malbazarren (5,5 kilometro); eta beste bat helmu­gan. Bukaeran, dutxak ere izan­go dituzte; emakumeek fronto­ian bertan, eta gizonek Txirri­ta eskolan. Masajistak ere egongo dira, nahi duten guztientzat.