Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Ereñotzu

2019/03/09, larunbata

Izenematea zabalik, Ereñotzuko lasterketak

Maiatzaren 19an da Ereñotzuko Mendi Lasterketa, eta 200 lagunentzat dago tokia.

Bederatzigarren edizioa izango du aurtengoa Ere­ño­tzu­ko Mendi Lasterketak. Maia­tza­ren 19an egingo da, eta izen-ematea irekita dago, da­go­eneko, Rock The Sport webgunean: www.rockthesport.com

Denera, 200 lagunentzako dago tokia, eta dagoeneko aurrenekoak hasi dira izena ematen; 10 euro balio ditu. Parte-hartzaile bakoitzak pol­tsa bana jasoko du, opariekin.


Urdaburukoa, tontorrik altuena

Ibilbidea ez da aldatuko, eta azken urteetan bezala, denera, 11,75 kilometro egin beharko dira mendian gora eta behera. Denera 835 me­tro­ko desnibela izango du gorantza, eta antolatzaileek azpimarratu dutenez, «korrikalari guztientzako mo­du­­ko lasterketa herrikoia»  izan­­go da. 

Ohi bezala, tontorrik altuena Urdaburukoa izango da.


Xehetasunak, interneteko atari berrietan

Pasa den urte bukaeran azaldutakoaren arabera, Ereño­tzu­ko Mendi Lasterketa antola­tzeko ardura Axeriak Mendi Lasterketa Taldeak hartu du, orain arteko Ereñotzuko antolatzaileen la­nari jarraipena emateko. Ho­rrexegatik, etenik gabe, bederatzigarrena izango da aurtengo lasterketa. 

Hori horrela, informazioa emateko webgunea sortu dute: erenotzukomendilasterketa.word­press.com. Horrez gain, Face­book orrialde berria ere badute.