Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Ereñotzu
ereñotzu yoga-aerobik

2018/09/15, larunbata

Yoga ikastaroa ostegun eta asteartetan

Kirol pixka bat egiteko aitzakiarik ez zaie faltako aurten ere ereñotzuarrei. Izan ere, aurrekoetan bezalaxe, yogan edo aerobikean aritzeko aukera luzatu du Auzo Udalak. Bina saio izango dira astean: yogako klaseak, astearte eta ostegunetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara; aerobikekoak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:30­e­tara. Urrian hasiko dira saioak, baina orain egin beharko da izenematea. Hilaren 24ra arte izango da apuntatzeko aukera. Horreta­rako, Auzo Udalera jo beharko da.