Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Ereñotzu
ereñotzu frontoia

2018/07/21, larunbata

Frontoia erabiltzeko ordu eskaerarako epea zabalik uztailaren 26ra arte

Uztailaren 26ra arte zabalik dago epea, irailetik ekainera bitartean Ere­ñotzuko frontoia erabiltzeko ordu eskaera egiteko. Eskaera Auzo Uda­le­an egin behar da, 08:00etatik 14:00e­tara edo emailez: ereino­tzu@­ereinotzu.eus. Eskaera pertsona baten izenean egin behar da, gutxienez, lau laguneko taldea ordezkatuz, eta denen izen abizenak eta kontu ko­rronte zenbaki bat utzi behar dira. Ordutegi taula Auzo Uda­le­an eskuragarri izango da, eta eskatzaileek adierazi dezakete zein ordutegi duten nahiago. Aurkezten direnen artean zozketa egingo da hilaren 26an, 19:30etan, Auzo Udalean. Ereñotzuarrek lehentasuna izango dute. yy