Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Ereñotzu
Ereñotzuko Mendi Lasterketa

2018/06/04, astelehena

Zubillaga eta Amilibia azkarrenak, Ereñotzun

Jokin Lizeagaren eskutik jaso zituzten sariak podiumera igo zirenek.
Jokin Lizeagaren eskutik jaso zituzten sariak podiumera igo zirenek.

Garailea Pedro Alzaga eta Eneko Aizagirreren nahasteaz baliatu da aurrena iristeko eta nesketan Nerea Amilibia aiarrak seigarren urtez jarraian irabazi du, bere 122 garaipen guztira.

MENDI lasterketak irabazteko azkar egin behar da korri mendian gora eta behera, baina azkarra ere izan behar da ibilbidean ez galtzeko, ongi jeisteko eta biderik egokiena hartzeko. Horretaz baliatu zen Haritz Zubillaga urnietarra eta Ereñotzuko zortzigarren eta azken Mendi Lasterketa ira­baztea lortu zuen.
Pedro Alzaga eta Eneko Aizagirre aurretik ziren Urda­buru gainean, baina behe­rakoan bide okerra hartu eta Zubillagak pasa zituen irabaz­teko aukerak galduz. Azke­nean minutu eta hiru segun­doko aldearekin irabazi zuen urnietarrak, Alzagaren aurre­tik, eta minutu bat eta zortzi segundo Aizagirreren aurretik.
Lasterkari guztiak azpi­marratu zuten egin zuen be­roa eta horri ibildeko lokatza gehitzen bazaio denborak onak ez zirela izan erakusten du erlojuak, ez behintzat pasa den urtean bezelakoak. Ira­baz­leak ordu bete, 12 minutu eta 28 segundoko denbora egin zuen. Pasa den urtean, Ruza­fak ordu bete, lau minutu eta 47 segundo. Benetan esangu­ratsua.


191 parte hartzaile eta 188k amaitu zuten
Nesketan Nere Amilibiak lortu zuen garaipena. Seigarren ur­tez irabazi du ereñotzun aia­rrak eta bere kirol ibilbidean 122 lasterketa amaitu ditu lehenengo postuan. Marka (1h28:22).  
Bigarren postuan Sonia Reguero iritsi zen Ereñotzuko frontoiko helmugara. Lehia estua izan zen eta minutu eta 34 segundora iritsi zen. Podiumera igo zen Ainhoa Jauregi. Hirugarren amaitu zuen bost minutu eta 34 segundora.
Lehenengo ereñotzuarrak Igor Miner eta Ana Megias izan ziren. Guztira 191 korri­kalarik hartu zuten parte eta helmugara 188 iritsi ziren.