Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Ereñotzu
Mendi lasterketa

2018/06/03, igandea

Ez galdu azkenengo mendi lasterketa

10:30etan hasiko da gaur Mendi Lasterketa eta datorren urtean ez da antolatuko lasterketarik.

SAN ANTONIO  festen preludio bihurtu da Ereñotzuko Mendi Lasterketa. Gaurkoan, doze­na­ka herritar bilduko dira zapatillak jantzita median gora eta behera korrika las­terketa. 10:00etan hasiko da he­rria girotzen korrikalari txikienekin.
Nagusiena 10:30etan hasi­ko da. Zortzigarren edizio ho­ne­­tan ere, azken urteotako mar­txa­rekin jarraituko dute; Aiako Harria zeharkatuko du­te, Urdaburun barrena ibiliko dira. Bertatik egingo dituzte lasterketaren 12 kilometroak, Ereñotzun hasi eta bukatuko direnak. 832 me­tro­ko desnibel metatua du lasterketak, eta antolatzaileen esa­netan, jai­tsiera teknikoak izanagatik ere, edonork  egiteko moduko lasterketa da.


Eskerrak auzoari eta lasterkariei
Baina bai zoritxarrez, azke­nekoz antolatuko dira aurten txikiena eta nagu­siena, eta antola­tzaileek, eskerrak ema­teko aprobetxatu nahi izan dute. «Hasierako burutazioa segituan ilusio bihurtu zen: Hain­bat bilera, lan eta buru­hausteren ondoren, egin zite­keela ikusi ge­nu­en, eta baita egin ere. Baina, le­he­nengo ur­te hartan lasterketaren in­gu­ruan sortu zena uste baino haundiagoa izan zen: au­zoaren inplikazioa eta la­gun­tzeko grina, lasterkarien ja­rrera eta esker ona, festa gi­roa, auzolana eta auzogiroa, el­kar­lana... ».
Lasterketa bukatuta herri bazkaria egingo da 100 pertso­nentzako.