Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Ereñotzu
Jasota Bezala

2016/08/24, asteazkena

Zaborrak, Ereñotzun

Zaborrak agertu diren gunea.
Zaborrak agertu diren gunea.

Ongi Etorri Hernanira! Ereñotzuko paraje ederretara datozen bisitariei ongi etorria egiten dien kartelak ondo baino hobeto azaltzen du hondakinak nola sailkatu behar diren. Bertan aipatzen da: “eskatzen dizugu zuri: sortzen dituzun hondakinak gaika jaso eta dagokion edukiontzian uztea. Harrerako ontzietan utzi sailkatuta”. Baina non daude ontzi horiek? Dirudienez bisitariek hori irakurri eta “hemen utzi zaborra” ulertzen dute. Horrela, edozein txokotan poltsak ageri dira. 
Urteak dira Ereñotzuko auzotarrek udararo arazo hori jasan behar dugula. Eguraldi onarekin batera zabor poltsa ugari ageri dira Ereñotzuko txoko askotan, egun batzuk pasa eta agertu bezala  desagertu egiten dira hurrengo zabor poltsei lekua uzteko. 
Aurten jarritako kartel informatibo horiek ez dira nahikoa arazoa konpontzeko, pausu bat eman da- ondo!- baina arazoa guztiz konpontzeko pausu gehiago eman behar dira.  Gure auzoa urte guztian zehar garbi eta txukun ikusi nahi dugu eta!