Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Ereñotzu

2019/06/23, igandea

Denda berria, Ereñotzuko supermerkatu txikia

Begoña Garciak Portu auzoan zuen denda eta orain Ereñotzun ireki du, nahiz eta bera astigartarra izan.
Begoña Garciak Portu auzoan zuen denda eta orain Ereñotzun ireki du, nahiz eta bera astigartarra izan.

Urtetan denda gabe egon eta gero Ereñotzun berriz ireki berri da. Begoña Garcia astigartarrak ireki du.

FESTEK opari berri bat ekarri dute Ereñotzura. San Antonio egu­narekin batera, ekainaren 13an, Begoña Garciak Ere­ñotzuko Denda jarri zuen mar­txan urte asko dendarik gabe egon eta gero. Eta auzotarrek es­kertu dute. «Behar zen den­da». Portu auzoan denda eduki eta gero Be­goña Garciak Ereño­tzura sal­­to egin du. 

«Egokiena zela iruditu zi­tzaidan, San Antonioetan irekitzea. Hasiera batean maia­tzaren 31rako nahi nuen ireki, baina azken uneko xehetasunak luzatu egiten dira. Pasa den asteko asteartean iritsi ziren apalak, asteazkenean generoa eta ostegunean ireki nuen denda. Oraindik ere produktuak falta dira, baina festetan jendearen aurrean ezagutarazteko egun egokiak izan dira. Kan­po­an bizi diren ereño­tzuarrak fes­­tetan auzora etor­tzen dira eta ezagutzeko egokia zen orduan irekitzea».

Denda egunero dago irekia. Astean zehar 09:00etatik 13:00­etara eta arratsaldez 16:30­etatik 19:30etara. Larun­batetan 09:00etatik 14:00etara egongo da irekia eta igandeetan 10:00­etatik 13:00etara. Abuz­tuan goizez egongo da irekia.

Txilibita taberna zegoen lo­kalean dago kokatua. Ereño­tzu­a­rren eskaerari esker erabaki zuen Uda­lak lehiaketa librean den­da jartzea. «Ni bakarrik aurkeztu naiz lehiaketara. Bertan, be­har bat zegoen. Autobusak ez dira momenturo pasatzen, hel­­­duentzako erosoa da bertan denda eduki­tzea. Ogi arrailatua falta bazen etxean, irinarekin konformatu behar. Guraso eta gazteentzako ere egokia da Hernanira joan beharrik gabe bertan erosketa egitea». 

«Ereñotzun baldintza onenak daude eta horrek prezioa merketzeko aukera ematen du»

Denetarik dago Ereñotzuko dendan. «Zerbitzu bat eskain­tzen dugu. Hori da gure betebeharra. Lehendabiziko egunetan auzotarrek denda ezagutu nahi izan dute. Berea sentitzen dute eta hori da dendaren izaera, horregatik da Ereñotzuko denda. Ereñotzuarrena delako, elkartea, frontoia edo taberna diren bezala».

Herritarren elkargunea ere badela azpimarratzen du Bego­ñak. «Batez ere helduen ka­su­an etxetik gutxi irteten dire­nen­tzako. Orain dendan ikusi ahal dira edo ikusten dira eta na­bari da. Auzotar batek esan zigun emakumeen taberna de­la. Auzo kohesioa indartzen du dendak».

«Elkartea, taberna edo frontoia  bezala Ereñotzuko denda ere auzotarrena da»

«Jendearen beharrak esango digu zer gehiago behar den»

Dendan denetarik aurkitu daiteke. Bego­ñak Portu auzoko den­da zuen eta saiatu da eskaintza zabaltzen ahalik eta ge­hien. «Denborarekin jendearen beharrak esango dute zer falta den edo zer ez den behar. Fruta eta barazkiak daude, ha­­ragia badago, yogurrak, ume­entzako goxokiak, izozkiak, txarkuteria... ia edozer aur­kitu daiteke. Jendea arrituta geratu da. Bazekiten denda irekiko ze­la, baina ez zuten uste horrenbeste gauza egongo zenik. Su­per­­merkatu txikia ire­ki dela diote auzotarrek eta hori da na­hia denetarik egotea. Ume­ak oso gustora daude, jolasean dabiltzan bitartean bertara etortzen dira». 

Begoña García Coviran kooperatibako partaide da. «Zortzi mila artikulu daude kooperatiban eta sekzioa guztietatik egin dut eskaera. Orain dendaren martxa berak erakutsiko du zer apal bete behar den gehiago. Coviran ere identifikaturik egongo da». 

Portu auzoan bost urte egon zen eta Ereñotzuk baditu erakargarri egiten dituen baldin­tzak. «Hasteko ez dut alkilerrik ordaintzen. Udalak jar­tzen du lokala eta erraztasun haundiak ematen ditu. Bal­dintzak eza­gutzera joan nin­tzen Uda­lera eta nik generoa bakarrik sartu behar izan dut. Abantaila izugarria da. Pro­duktuak sartzea da egin beharreko gauza bakarra eta hori ez da kamara bat erosi behar izatea bezala. Baldintza onak izateak prezioak merketzeko au­kera ematen dizu eta horrek denda txikiari beldurra kentzeko balio du. Supermerkatu haundien prezioekin parekatu dezakezu».

Begoña Garciak bakarrik eman zuen izena. «Gu Astiga­rra­gakoak gara eta gustora gaude. Baldintza onenak dau­de denda ongi joateko. Orain zerbitzu onena eskaintzen sai­atuko naiz». Lau urterako kon­tzesioa du dendak, bi urte eta luzagarria hirugarren eta laugarren urtean. Lau urtera be­rriz aterako da kontzesioa.