Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Ereñotzu

2019/07/31, asteazkena

Indusketa lanetan gaur, azkenekoz

Eguraldia lagun, jende dezente bertaratu zen Putzuzarrera astelehenean. Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea.
Eguraldia lagun, jende dezente bertaratu zen Putzuzarrera astelehenean. Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Herritarrek gaur izango dute azkeneko aukera Putzuzarreko indusketan parte hartzeko. Goizeko 09:30etatik aurrera izango dira bertan, ikerlariak.

Ereñotzuko Putzuzarren in­dusketa arkeologikoari jarraipena emateko lanak hasi zituen astelehenean Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek, eta atzo ere bertan lanean egon ondoren, gaur izango dute azkeneko eguna.

Hernaniko Udalaren babesarekin, inguru horretan da­go­en trikuharriaren inguruan ari dira ikerketa arkeologikoa egiten. 

Indusketa ezagutzeaz aparte, inguruko trikuharrien ezaugarrien berri izango dute.

Gainera, herritarrek haiekin batera bizitu ahal izan dute, eta gaur ere izango dute horretarako aukera, azkenekoz. Goizeko 09:30etatik au­rre­ra hasiko dira lanekin Ako­lako atseden-lekutik 200 me­tro­ra, ipar-ekialderantz (pistaren ondoan).  

Bertaratzen direnek, in­dus­keta bera ezagutzeaz aparte, inguruko trikuharrien ezaugarrien berri izango dute.