Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Ereñotzu Hernani

2019/07/29, astelehena

Indusketa lanak hasiko dituzte gaur, Putzuzarren

Ikerketa arkeologikoa egingo du Aranzadi Zientzia Elkarteak, datozen hiru egunetan, Ereño­tzuko Putzuzarren. Gaur, bihar eta etzi izango da, 09:30etan hasita, eta indusketa lanak egingo dituzte, joan den urtearen bukaeran egindakoari segida emanez: trikuharria aurkitu zuten bertan. Gonbitea luzatu diete herritarrei, ikustera gerturatzeko. Akolako atsedenlekutik 200 metrora dago gunea.