Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Ereñotzu

2019/07/10, asteazkena

Alkatxuingo bidea itxita ostiralera arte, argiterian konponketak egiteko

Dagoeneko eskatu daitezke orduak, Ereñotzuko frontoia erabiltzeko.
Dagoeneko eskatu daitezke orduak, Ereñotzuko frontoia erabiltzeko.

Itxita egongo da, ikastolaren ondotik igotzen den bidea, bertakoentzat izan ezik. Bestalde, gaurtik aurrera eskatu daitezke orduak, frontoian aritzeko.

Argiterian zenbait konponketa egin behar dituzte Ereño­tzun, Alkatxuingo bidean; Txi­rrita eskolaren ondotik igo­tzen den bidean, hain justu. Eta hori horrela, itxita egongo da bidea, gaur goizean zehar.

Hala jakinarazi du Ereño­tzu­ko Auzo Udalak, baina argitu du, hala ere, bertakoek bai, izango dutela bide horretatik igotzeko aukera.


Frontoirako orduak hartzeko epea, gaurtik zabalik

Eta bestalde, Auzo Udalak adi­tzera eman du, gaur zabalduko dela epea, datorren ikasturtean frontoian aritzeko or­duak hartzeko, urtero bezala. Uztai­laren 24ra arte izango da au­kera, horretarako.

Zehazki, irailetik ekainera bitarteko egunetan hartu daitezke orduak. Auzo Udalean egin behar da eskaera, bertara joanda, 08:00etatik 14:00etara bitartean; edo mezua idatzita, ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikora. Auzo Uda­lean dago eskuragarri, ordutegien taula.

Eskaera pertsona baten ize­­nean egin behar da, baina gu­txienez, lau laguneko taldea ordezkatu behar du, eta eman beharko dira guztien izen-abizenak, eta kontu korronte zen­­baki bat. 

Ordutegien taularen arabera, eskatzaileek adierazi ahal izango dute, zein ordutegi du­ten nahiago; eta eskaera bat baino gehiago dauden or­du­e­tarako, zozketa egingo dute, epea bukatzen denean, Auzo Udalean. Ereñotzuarrek izango dute lehentasuna.