Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Ereñotzu

2019/07/04, osteguna

Iker Lauroba & Beste urtaroak, Irrintzin

Iker Lauroba Ereñotzun ariko da gaur.
Iker Lauroba Ereñotzun ariko da gaur.

Gaur hasiko dira Ereñotzuko tabernan ostegun musikatuak eta afariak ere emango dira.

Ereñotzuko Irrintzi tabernak ostegun musikatuak izan­­­go ditu gaurtik aurrera eta hurrengo hiru asteetan. Mu­­­sika emanaldiak iluntzeetan izan­go dira eta aurre­neko kon­­tzertua, gaur, Iker Lau­roba & Beste urtaroak taldearena izango da.

Bigarren ostegunean, uz­tailaren 11n, Hiri Galduak akustikoan ariko da musika jotzen.  Josu Calvok bakarlari mo­duan sortu duen proiektua da Hiri Galduak.

Hirugarren ostegunean, uz­tailaren 18an, Hego Haizea taldea joango da Irrintzi ta­bernara. 

Bestalde, uztailaren 25ean Unai Otegi eta Edurne Ar­zozen  doinuak entzungo di­ra. Egu­rrezko xirularekin eta arpa kel­ti­arrarekin egiten dute mu­sika. 


Afariak emango dira eta erreserba egin behar da

Irrintzin ostegunero afariak emango dira eta astero aldatuko dira menuak. Aurrez erreserba egin behar da, 656 374 258 telefono zenbakian. Kronikako iragarkietan, asteartetan agertuko da ostegunerako dagoen menua.