Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Ereñotzu

2019/07/01, astelehena

Afari eta kontzertuak ostegunetan Irrintzin, aste honetatik aurrera

Iker Lauroba Irrintzin izango da ostegunean.
Iker Lauroba Irrintzin izango da ostegunean.

Uztailean ohitura bihurtu da Ereñotzuko tabernan kontzertuak egotea ostegunero eta gaurtik aurrera egunero egongo da irekita taberna.

Azken urteetako arrakasta ikusita, aurten ere afari-kon­tzertuak antolatu dituzte Irrin­­­­tzi tabernan, uztaileko os­tegunetan, aste honetan ber­tan, hi­laren 4an hasita. Urumea Fest, ostegun musikatuak... berriz ere iritsi dira.

San Antonioak eta San Joanak eta gero, oraindik ondo pasatzeko gogo fal­tarik ez daukate Ereñotzun. Hori horrela, Irrintzi tabernan  prestatu dute uztailerako egi­ta­raua.

Ostegu­ne­tan musika emanaldiak izan­go dira iluntzeetan, uz­tai­lean zehar. Aurre­neko kon­­tzertua Iker Lauroba & Beste urtaroak taldearena izango da.

Bigarren ostegunean, uz­tailaren 11an, Hiri Galduak akustikoan ariko da musika jotzen. Disko berria prestatzen ari dira.  Josu Calvok bakarlari moduan sortu duen proiektua da Hiri Galduak.


Hernaniko musikarientzako ere lekua Hego Haizearekin

Hirugarren ostegunean, uztailaren 18an, Hego Haizea taldea joango da Irrintzi tabernara, Ereñotzun. Euskal Herria eta Hego Amerikako doinuak uz­tartzen dituen talde hernaniarra da. Joana Ortega Barre­netxea eta Sebastian Usta­rro­zek osatzen dute eta beste behin ere bertako taldeen apus­tu ere egiten da.

Bestalde, uztailaren 25ean Unai Otegi eta Edurne Arzozen  doinuak entzungo dira. Egu­rrezko xirularekin eta arpa kel­ti­arrarekin egiten dute mu­sika. 

Ostegun honetan, uztailaren 4an, Iker Lauroba & Beste urtaroak-ek animatuko dute auzo-udala

Afariak emango dira eta erreserba egin behar da

Irrintzi gaurtik aurrera egunero egongo da irekita eta ostegunero afariak emango dira. Astero aldatuko dira menudak aurrez erreserba egin behar da, 656 374 258 telefono zenbakian. Kronikako iragarkietan, asteartetan agertuko da ostegunerako dagoen menua.