Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Ereñotzu

2019/06/13, osteguna

Suziriak kantuan jarriko ditu Ozenkik, lau eguneko festei doinua jartzeko

Urtero bezala, emanaldia eskainiko dute gaur, Ttarlako eta Ereñotzuko dantzariek.
Urtero bezala, emanaldia eskainiko dute gaur, Ttarlako eta Ereñotzuko dantzariek.

Gaur hasiko dira San Antonio jaiak, Ereñotzun, Ozenki abesbatzak txupinazoa botatzearekin batera. Denetik izango da, aurreneko egunean bertan: herri kirolak, bertsolariak, dantzariak, bakarrizketa...

Iritsi dira, Ereñotzuko egun seinalatuak: gaur da San Anto­nio eguna, eta gaur hasiko di­ra San Antonio jaiak, auzoan. Igandera arte luzatuko dira, lau eguneko festarekin.

Eta hasiera, Ozenki abes­ba­tzak emango die, bere 25garren urteurrenean. Beraiek botako dituzte suziriak, eta akaso, lehertzean ohi­ko soinua egin beharrean, kantuan jarriko ditu Ozenkik!

Eguerdiko 12:00etan izango da hori, eta segidan hasiko da, maila haundiko herri kirol era­kustaldia. Bertsolarien saioa ere izango da ondoren, eta arra­­tsal­dean, Ttarlako eta Ereño­tzu­ko dantzarien emanaldia, eta pelota partiduak.

Eta gaurko festa goizegi ez bukatzeko, elkarrekin afaltzeko zita jarri dute frontoian, nobe­dade batekin borobilduko du­te­na: umorezko bakarrizketa es­kainiko du Txikik.


Txirritako ikasleen jaialdia eta herri afaria, bihar

Zita garrantzitsuak izango di­tuzte, bihar ere. Horietako bat da, Txirrita eskolako ikasleek urtero eskaintzen duten ema­naldia, kurtso bukaerako ja­ial­dia. Merienda eta jolasak ere izango dituzte, ondoren.

Saltsa jarriko du auzoan, harri tira erakustaldiak ere: Ereñotzuko eta Xoxokako gaz­teak ariko dira, tiraka. 

Eta herri afaria ere, bihar bertan izango da. Txartelak, hori bai, aurrez erosi behar ziren. Guda Dantzarekin eta DZ disko jartzailearekin egin­go diote bidea, asteburuari. 


SAN ANTONIO JAIAK

GAUR, osteguna

12:00etan, Ozenki abesbatzak jaiei hasiera emango die suziriak jaurtiz.

Jarraian, Herri kirolak Ereñotzuko plazan. 

-Harri-jasotzaileak: Beñat Telleria eta Urra.

-Aizkolariak: Iker Vicente eta Ruben Saralegi.

Ondoren, bertsolarien saioa: Iñaki Zelaia eta Aitor Mendiluze.

17:00etan, Ttarla dantza taldeko eta Ereñotzuko dantzarien emanaldia.

18:00etan hasita, pelota partiduak: 

-Mutilak eskuz: Insausti II-Insausti I/ Arizmendi-Oiartzabal

-Neskak palaz: Macicior-Kerejeta / Tolaretxipi-Iriondo

20:00etan, Afaria frontoian norberak etxetik dakarrenarekin. Edaria, aulkiak eta mahaiak Jai Batzordeak jarriko ditu.

Ondoren, Txikiren umorezko bakarrizketa: 

40 urte ta aldapan behera niek!

BIHAR, ostirala

15:00etan, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.

16:30etan, Haur Jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: merienda, ginkana...

18:30etan, Xoxoka eta Ereñotzuko gazteak harri tiran erakustaldia.

20:30etan, Maialen Argote eta Irati Irurtzun trikitilarien lehenengo saioa.

21:00etan, Herri Afaria frontoian.

Jarraian, trikitilarien bigarren saioa.

00:00etan, Denok Plazara!

00:30etan, Guda Dantza, eta ondoren DJ DZ.

ETZI, larunbata

11:00etatik 13:00era, Puzgarriak frontoian.

16:30etatik 18:00etara, Bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketaren hasiera.

18:00etan, Funbox Factory bizikleta Freestyle erakustaldia futbol zelaian.

20:00etatik 21:00etara eta 00:30etatik goizaldera arte, Laiotz taldearekin parranda.

ETZIDAMU, igandea

08:30etan, Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.

11:30etan, Pelota partiduak: 

-Emakumeak eskuz: Espinar-Mendizabal / Ruiz de Larramendi-Ruiz de Larramendi

-Gizonak eskuz: Murua-Lizeaga / Arrieta-Apezetxea

12:00etan, Sagardo Probaketa plazan, 

Ur-Mia elkarteak antolatuta. Parte hartuko duten sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.

16:30etan, Gipuzkoako Aizkolarien 2garren mailako finalaurrekoa. Gipuzkoako Herri Kirol Fede­ra­zioak antolatuta, Frontoian. Sarrera: 10 euro.

19:00etan, Bertso jaialdia: Maialen Lujan­bio, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre eta Miren Amuriza.

Ondoren, errifaren zozketa eta jaien amaiera suziriak jaurtiz.