Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Ereñotzu

2019/06/11, asteartea

Udararen iragarle, San Antonioak

Txikiren ikuskizunaz gozatuko dute Ereñotzun.
Txikiren ikuskizunaz gozatuko dute Ereñotzun.

Ekainaren 13tik 16ra bitartean izango dira San Antonio jaiak, giro ederra Ereñotzun.

Etzi, osteguna, emango zaie hasiera Ereñotzuko San An­tonio jaiei. Ekainaren 13tik, 16ra bitartean izango dira, oste­gunetik, igandera, hain zuzen.  Beroketa gisa, pasa den ekainaren 7an, ostirala, XXXIV. Mus Txa­pe­lketa ospatu zen. Ur-Mia elkartean, gaueko 22:30etan.

Jaien hasiera, Ozenki abes­batzak emango du, etzi, eguerdiko 12:00etan, suziriak jaurtiz. Jarraian,  hain­bat ekin­tza egingo dira, haien artean; Herri Kirolak eta bertso saioa. Ostegunarekin amai­tzeko, 20:00­etan afaria egingo da frontoiean. Ekai­naren 14a, ostirala, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdi­arekin hasiko da. Eguna amaitzeko, 00:30­etan, Guda Dan­tzak eta DJ DZ k girotuko dute gaua. Larun­batean, puz­garriak egongo dira, etxeko txiki­entzat, eta eguna buka­tzeko Laiotz taldea, goize­ko ordu txi­kiak arte. Igandean, goizean goizetik txistulariak. Arra­­tsaldean, bertsolariak. Jai­ei amaiera emateko, errifen zoz­ketak, eta suziriak jurtiko dira. 


SAN ANTONIO JAIAK 2019

ETZI, osteguna

12:00etan, Ozenki abesbatzak jaiei hasiera emango dio suziriak jaurtiz.

Jarraian, Herri Kirolak Ereñotzuko plazan. 

- Harri-jasotzaileak: Beñat Telleria eta Urra.

- Aizkolariak: Iker Vicente eta Ruben Saralegi.

Ondoren, bertsolarien saioa: Iñaki Zelaia eta Aitor Mendiluze.

17:00etan, Ttarla dantza taldeko eta Ereñotzuko dantzarien emanaldia.

18:00etan hasita, pelota partiduak: 

- Mutilak eskuz: Insausti II-Insausti I/Arizmendi-Oiartzabal

- Neskak palaz: Mazizior-Kerejeta/Tolaretxipi-Iriondo

20:00etan, afaria frontoian norberak etxetik dakarrenarekin. Edaria, aulkiak eta mahaiak Jai Batzordeak jarriko ditu.

Ondoren, TXIKIren umorezko bakarrizketa: 40 urte ta aldapan behera niek!


EKAINAK 14, ostirala

15:00etan, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.

16:30etan, Haur Jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: Merienda, jolasak, ginkana...

18:30etan, Xoxoka eta Ereñotzuko gazteak harri tiran erakustaldia.

20:30etan, Maialen Argote eta Irati Irurtzun trikitilarien lehenengo saioa.

21:00etan, Herri Afaria frontoian.

Jarraian, trikitilarien bigarren saioa.

00:00etan, Denok Plazara!

00:30etan, Guda Dantza eta ondoren, DJ DZ.


EKAINAK 15, larunbata

11:00etatik 13:00era, Puzgarriak frontoian.

16:30etatik 18:00etara, Bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketaren hasiera.

18:00etan, Funbox Factory bizikleta Freestyle erakustaldia futbol zelaian.

20:00etatik 21:00etara eta 00:30etatik goizaldera arte, Laiotz taldearekin parranda.


EKAINAK 16, igandea

08:30etan, Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.

11:30etan, Pelota partiduak: 

- Emakumeak eskuz: Espinar-Mendizabal/Ruiz de Larramendi-Ruiz de Larramendi

- Gizonak eskuz: Murua-Lizeaga/Arrieta-Apezetxea

12:00etan, Sagardo Probaketa plazan, Ur-Mia elkarteak antolatuta. Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.

16:30etan, Gipuzkoako Aizkolarien 2.mailako finalaurrekoa. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta, Frontoian. Sarrera: 10 euro.

19:00etan, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre eta Miren Amuriza.

Ondoren, errifaren zozketa eta jaien amaiera suziriak jaurtiz.


ELIZKIZUNAK

- Etzi, osteguna, San Antonio eguna: 08:00etan meza; eta 10:30etan, meza nagusia.

- Ekainak 16, igandea: 10:00etan, meza nagusia.


AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA

Larunbat gauean zerbitzu berezia izango da.

- HERNANITIK 00:00etan eta 03:00etan (Zinkoeneatik).

- EREÑOTZUTIK 00:30etan, 03:30etan eta 07:00etan.


Txiki: 40 urte eta aldapan behera niek!

«Ziur giro ederra sortuko dugula denon artean»

Umoreak ere izango du bere tartea etzi. Txikiren eskutik, ?40 urte eta aldapan behera niek!? bakarrizketa izango da Ereñotzun, gauean, afaldu ondoren.
San Antonio egunean, ostegunean, izango zara Ereñotzun. Zer eramango duzu Ereñotzura? Zer espero behar dute ereñotzuarrek?
Txikiren umorezko bakarrizketa berria, 40 urte ta aldapan behera niek!  Ikusi, entzun, eta parte hartzeko aukera izango du etortzen den orok, publikoaren jarrera eta par egiteko gogoa, ikuskizunaren erdia da.

Eta zer espero duzu zuk ereñotzuarrez?
Hamazazpi urte daramazkit iada herriz herri Euskal Herri­ko txoko askotan ibiliz, 350 emanaldi baino gehiago egin ditut, eta beste hainbat txokotan bezala, Ereñotzun ere leku txiki eta euskaldun bat topa­tzea espero dut, jende jatorrez betea. Ziur giro ederra sortuko dela denon artean. 

40 urtekoak dira zure emanaldiaren ardatz. Zer du adin horrek onerako eta txarrerako?
Argi dago 40 urteek denok markatzen gaituztela eta izaeran ere bada aldaketa bat. 40 urte betetzearen gauza on eta ani­tzak kontatzen ditut umoretik, izan on edo txar. Esan beharra dut, baita ere, ikusgarri hau, umorezko bakarrizketa bat de­la eta kontatzen ditudan gauza asko exageratu egiten ditudala, noski.

Zer gai jorratzen dituzu adinaz gain?
Adinaz gain, gure belaunaldiko gazteok egiten genituen gauzetaz hitz egiten dut, harrera oso ona duen gaia da. Izan ere, gu supositorioen belaunaldikoak gara, Abanderado markako gantzontziloak janzten genituenak, telebistako mandorik ez genuenak, edo Bomber eta martinsak eramaten genituenak. Horrez gain, beste hainbat gai jorratzen ditut: euskaldunon egunerokoak, izan, pa­rran­da, jan eta edana, kirola? eta noski, arrakasta haundia duten Euskal Herriko herriak.

«Publikoaren jarrera eta parra egiteko gogoa, xouaren erdia da»

Horientzat besterik ez da emanaldia? Hala denek parte-hartzeko modukoa da?
Denentzat, noski. Bakarrizketa hau otsailean estreinatu nuen Donostiako poltsiko jaialdiaren barruan, eta harrera oso ona izan du adin ezberdineko publikoaren artean. Hala ere,  bakarrizketa berri honek 25 urtetik 60 urte bitartekoen artean enkaxatzen du ondoen, baina titulu bat jarri behar nion ta hori bururatu zitzaidan, Huntzaren abesti famatua erabiliz.

Euskaldunok ba al dakigu gure buruaz barre egiten?
Bai!!! Inoiz ez zait inor haserretu. Euskalduna oso pertsona positiboa da, gustuko du, lagunekin egon eta disfrutatzea.

Ze-nolako erantzuna izaten duzu emanaldietan?
Showaren hasiera oso ga­rran­tzitsua izaten da, hor hartzen duzulako neurria. Egun ho­rretan dagoen giroa, publikoaren go­goa, emanaldia gozatzeko duen irrika, ta hori neurtuta duzunean, hegan hasi zaitezke, publikoa eta zure artean hegaldi ahaztezin bat bizituz. Garrantzizkoa da euskerazko antzerkia bultzatzea eta ahalik eta txoko gehienetara iristea, euskaraz umorea ere egin daitekeela erakutsi nahi dut. Beraz, aniMIAU ostegunean Ereñotzura!