Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Ereñotzu

2019/06/08, larunbata

Aginagan zita, Eskola Txikien Festarekin

Bihar ospatuko dute, 10:00etan hasita; tartean izango dira Txirrita Eskolakoak.

Egun seinalatua dute biharkoa, Gipuzkoako Eskola Txiki­ek; tartean, Ereñotzuko Txirrita Eskolak. Aginagan elkartuta, ospatuko dute Eskola Txikien Festa, goizeko 10:00etan hasita, egun osoan zehar.

32garren edizioa izango du festak, eta bertan elkartuko di­ra, Gipuzkoako 26 herri eta auzo txikietakoak. Baina haiei bakarrik ez, «eskola txikien aldarrikapenarekin bat egin nahi du­ten guztiei» ere luzatu diete gon­bidapena, bertaratzeko.

Izan ere, festaren helburua da, nabarmentzea herri eta au­zo txikien testuinguruan, es­ko­la txikiek duten garrantzia. Eta aurreratu dute, festa egun ho­ne­tako protagonistak haurrak izango direla, «eskola txikietako ikasleek bizia ematen dietelako, herri eta auzo txikiei». 


BIHAR, igandea

10:00, Txistulariak.

10:30, Harrera ekitaldia.

11:15, Jokuak, gune guztietan.

13:00, Yolanda Arrieta ipuin kontalaria. 2-5 urte bitartekoentzat, Ludotekan. 

14:00, Bazkaria.

15:00, Mustaren Perkusio Tailerra.

15:00, Puzgarriak.

15:30, Lopene eta bere animaliak.

16:30, Sardiña Freskue antzerkia.

18:00, Apar festa.