Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Ereñotzu

2019/05/04, larunbata

Unai Erroitzenea Gamio hautagai, Ereñotzu Ekinez taldeak

Auzo Udalerako ere emango dute botoa ereñotzuarren maiatzeko hauteskundeetan. Ereñotzu Ekinez taldea aurkeztu da.

Maiatzeko Udal hauteskundeekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ere emango da botoa, eta aurten, Europarako ere bai. Ere­ñotzun, berriz, Auzo Uda­le­ra­ko ere bozkatuko da. Ere­ñotzu Ekinez taldea aur­kez­tu da aurten berriro, du­e­la lau urte bezala, baina kideak aldatuta.


Aldaketa, taldean

Gipuzkoako Aldizkari Ofizia­le­an apirilaren 30ean argitaratu zen Ereñotzu Ekinez taldearen behin betiko zerrenda.

Alkategaia Unai Erroitzenea Gamio izango da, eta juntakideak, berriz, Eider Lasarte Santa Cruz, Ane Lizeaga Parrizas, Olatz Juantorena Aizpurua eta Jon Susperregi Altuna.?Azkenik, taldekiak izango dira Amaia Otxotorena Gamio, Alazne Aro­tzena Oruezabala, Aitzol Zerain Miner, Lurdes Oskoz Zu­ga­rra­murdi, Arkaitz Santa Cruz Otxo­torena eta Maitane Santa Cruz Otxotorena.