Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Ereñotzu
ereñotzu negulekuak

2018/12/01, larunbata

Oporrez gozatzeko, Negulekuak

Aurreko urteko taldea
Aurreko urteko taldea

Dobera Euskara Elkarteak eta Katiluzar Guraso Elkarteak elkarlanean antolatu dituzte Gabonetako Negulekuak.

Aurreko urtean bezalaxe, Ga­bonetako Negulekuetan taldea atera nahi dute Dobera Eus­kara Elkarteak eta Katilu­zar Gu­raso Elkarteak. Horretarako, dagoeneko ireki dute izenematea.

3 eta 10 urte bitartekoentzat dira, hau da, 2008 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat. 

Abenduaren 24tik urtarrilaren 4rako lanegunetan izango dira, 09:00etatik 13:30etara, eta astebeterako (50 euro, bazkideek 40 euro) edo bi asteetarako (90 euro, bazkideek 75 euro) eman daiteke izena, abenduaren 14ra bitarte. 

Izena emateko, Dobera Euskara Elkartera jo behar da: Hernanin daukan bulegora (La­rramen­di kalea 11,), dobera­@dobera.eus helbide elektronikoan, edo 943 33 27 99 telefonoan.