Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Ereñotzu
Ereñotzu San Antonio jaiak

2018/06/13, asteazkena

Harriak bertsotan eta aizkorak dantzan, San Antonio egunean

Ereñotzun izango da, gaurkoan ere, Aimar Irigoien harrijasotzailea.
Ereñotzun izango da, gaurkoan ere, Aimar Irigoien harrijasotzailea.

Gaur hasiko dira San Antonio jaiak, Ereñotzun. Eguerdian botako du txupinazoa, Katiluzar Guraso Elkarteak, eta gauera arte luzatuko da festa: herri kirolak, bertsolariak, dantza emanaldia, afaria...

Mendi lasterketarekin eta mus txapelketarekin giroa berotzen hasita, gaur lehertuko dira San Antonio jaiak, Ereñotzun. Eguerdiko 12:00etan botako du txupinazoa, Auzo Udaleko bal­koitik, Katiluzar Guraso Elkar­teak; eta suziriak zeruan eztan­da egin bezala, Ereñotzuko pla­zan elkartuko dira auzotarrak, herri kirol saioaz gozatzeko.

Izan ere, ez da nolanahiko erakustaldia izango, momen­tu­ko herri kirolari onenetako laurekin: Aimar Irigoien eta Izeta IV harriak jasotzen, eta Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mu-gerza aizkorarekin.

Ez dira nolanahikoak izan­go, ezta ere, Unai Agirreren eta Agin Labururen bertso saioa, Ereñotzuko eta Ttarla taldeko dantzariek arratsaldean eskai­niko duten emanaldia, eta fron­toian jokatuko diren bi pelota partiduak. Eta borobiltzeko, el­karrekin afalduko dute fronto­ian: norberak eramango du ja­tekoa etxetik, baina Jai Batzor­deak jarriko ditu edaria, aul­ki­ak eta mahaiak.

Bihar atseden hartu, eta ostiraletik igandera festa
Jaiek eten bat egingo dute bihar, baina ostiralean buel­ta­tuko dira, Txirrita eskolaren kurtso bukaerako jaial­dia­re­kin; eta ordutik, igan­de iluntzera arte luzatuko da jai giroa. Bes­teak beste, harri tiran ariko dira ostiralean, herri afaria­ren aurretik; herri kirol desafioak erakarriko du jendea, larun­ba­tean; eta ber­tso jaialdi haundi batekin bukatuko dira jaiak. 

EREÑOTZUKO SAN ANTONIO JAIAK

GAUR, asteazkena
12:00, Katiluzar Guraso Elkarteak ha­siera emango die jaiei, suziriak jaurtiz. 
Jarraian, Herri kirolak, Ereñotzuko 
plazan: Aimar Irigoien eta Hodei Irure­tagoiena (Izeta IV) harrijasoitzaileak, eta Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza 
aizkolariak.
Ondoren, Bertsolarien saioa: Unai Agirre eta Agin Laburu.
17:00, Ereñotzuko eta Ttarla taldeko dantzarien emanaldia.
18:00, Pelota partiduak, frontoian: mutilak eskuz (Agirre-Insausti/G.Ariz­mendi-E.Ariz­men­­di) eta neskak palaz.
20:00, Afaria frontoian, norberak etxetik eramandakoarekin. Edaria, aulkiak eta mahaiak jarriko ditu Jai Batzordeak.

ETZI, ostirala
15:00, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
16:30, Haur jaialdia, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: jolasak, merienda, HiSelfie gaztetxoentzat...
19:00, Emarri taldearen eta Ereñotzu­ko gazteen harri tira erakustaldia.
20:30, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien aurreneko saioa.
21:00, Herri afaria frontoian. Txartelak salgai Irrintzi tabernan.
Jarraian, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien bigarren saioa.
00:00, Denok plazara! Denak aurreskua dantzatzera!
00:30, Beñat Igerabide bakarlariaren kontzertua, txosnan.
Ondoren, DJ DZ.

EKAINAK 16, larunbata
11:00-13:00, Puzgarriak, frontoian.
Goizean eta iluntzean, Hernaniko Gazte Olinpiadak.
17:00-19:00, Bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketaren aurreneko tiraldia.
18:00, Desafioa, aizkoran eta korrika, futbol zelaian: Roxario Pikabea eta  Arria VI, Arria Vren kontra.
20:30-21:30 eta 00:30etatik aurrera, Laiotz taldearekin parranda.

EKAINAK 17, igandea
08:30, Hernaniko txistulariekin diana, bailaran barrena.
11:30, Pelota partiduak, frontoian: emakumezkoak eskuz (Espinar-Mendiza­bal/Arrieta-Ruiz de Larramendi) eta gizonezkoak eskuz (Labaka-Aizpitarte/
Arrieta-Apezetxea).
12:00, Sagardo dastaketa plazan, 
Ur-Mia elkarteak antolatuta. Sagardo­tegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.
18:30, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Aimar Karrika.
Ondoren, Errifaren zozketa, eta jaiei bukaera emateko suziriak.