Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Ereñotzu
txirrita eskola eta tabakalera ‘eskola aldiriak’

2018/06/02, larunbata

Patioa baino gehiago, auzotarren plaza

Ikasle, guraso, irakasle eta hainbat auzotar aritu dira, eskolako patioa eraldatzen.
Ikasle, guraso, irakasle eta hainbat auzotar aritu dira, eskolako patioa eraldatzen.

Tabakalerako proiektuaren bueltan, patioa egokitu dute auzotarrek, denen gustora.

Eskola Aldiriak proiektuaren bueltan, Txirrita eskolako ikasleek patio eraldatzeko ideiak landu dituzte ikasturtean zehar, eta auzotar guztientzako plaza sortzen saiatu dira.

Horretarako auzolanean ibi­li dira, bai ikasleak, eta baita gu­raso, irakasle eta auzotarrek ere. Pasa den asteburuan txoko desberdinak bukatzen aritu d­ira. Aurrerantzean, patioan hain­bat gune egongo dira: aben­tura zirkuitoa, etxetxoa, arte-gunea, lorategia, eszenatokia...

Txirrita eskolak «eskerrik beroenak» helarazi nahi izan dizkiete auzotarrei, «aurreikuspen guztiak gaindituz, familia asko etorri baitira».