Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Ereñotzu
Ereñotzu Atsolorra

2017/04/30, igandea

Ohitura zaharrak berritzea, etorkizunaren iturri

Garai batean Atsolorra egiten zen Ereñotzun, haur jaio berriari ongietorria egin eta amari bisita egiteko; haurra denen artean hezteko konpromisoa hartzeko. Gaur, 17:30etan egingo da Atsolorra.

Beste modu batera, baina gaur egun ere, egiten da Atsolorra Ereñotzun, jaiotako umeei on­gietorria egiteko. Haur hauek dira Ereñotzuko etorkizuna, eta denen artean zaintzeko ardura hartzen dute bertakoek, nolabait, Atsolorrarekin.
Gaurkoan, 2016an jaiotako sei umeei egingo diete ongie­to­rria, 17:30etan Auzo Etxean ha­siko den festarekin.
Aurrena, abesti ezagunak kan­tatuko dituzte, Idoia Arriola eta Kistiñe So­lanoren txalapar­ta hotsak la­gun­duta. Segidan, Bizimodua Auzolanian bideoa proiekta­tu­ko dute. Eta buka­tze­ko, merien­da ederra izango da, gixatu eta arroz esnearekin.