Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Ereñotzu
ereñotzu txirritaren heriotzaren 80. urteurrena

2016/05/07, larunbata

Txirrita gogoan, maiatzetik azarora bitartean

1936ko ekainaren 3an hil zen Jose Manuel Lujanbio Retegi, ‘Txirrita’.
1936ko ekainaren 3an hil zen Jose Manuel Lujanbio Retegi, ‘Txirrita’.

Txirritaren heriotzaren urteurrena ospatzeko bi hitzaldi eta mendi irteera antolatu dituzte hil honetan, hasteko.

Ereñotzuko bertsolari haun­dia hil zela 80 urte beteko dira ekainaren 3an, eta egitarau potoloa prestatu dute urteurrenaren buel­tan, maiatzean hasi eta udazkenera bitartean. Gai­ne­ra, Ereñotzun bakarrik ez; Aranon eta Urnietan ere izango dira ekitaldiak.

Maiatzean, 3 zita
Hasteko, hil honetan bertan, bi hitzaldi eta mendi ir­teera izango dira. Asteaz­kenean izango da aurreneko hitzaldia; igandean, mendi buelta; eta hilaren 25ean, beste hitzaldia. 

*Argazkia: Iturria: www.flickr.com. Txirrita artaburuak aletzen Gazteluene baserrian, 1930 aldean. Ezker eskubi: Marcial eta Bernardo Erauskin Arrieta, Txirrita eta Fermina Erauskin Lujanbio.

TXIRRITAREN HERIOTZAREN 80. URTEURRENA

Maiatzak 18: Koldo Izagirreren hitzaldia: Txirritaren erreminta batzuk. 19:00etan Ereñotzuko Auzo Etxean. 
Maiatzak 22: mendi buelta, Txirritaren bertsoekin lotura daukaten puntuetan barrena, haren bertsoak kantatuz. 3-4 ordu.
Maiatzak 25: Luzia Alberro historialariaren hitzaldia: Bertso­la­rien ahoz modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoa. 1830-1936. 19:00etan Ereñotzuko Auzo Etxean.  
Ekainak 4: Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Ondoren, bazkaria Larre Gain sagardotegian, eta trikiti erromeri emanaldi berezia, Xabier Solano, Jonmari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikarekin.
Ekainak 10: Txirrita eskolako haurren emanaldia Txirritaren inguruan, 15:00etan.
Ekainak 12: San Antonio jaietako bertso jaialdia, arratsaldeko 18:30etan.
Iraila: Estitxu Eizagirre eta Eñaut Agirrerekin mahai-ingurua: Urumea bailarako bertsolaritza liburutik tiraka (Udazken kulturalaren barruan).  
Iraila-urria: Bertso jarri musikatuen afari-merienda Eñaut Agirre eta Ereñotzuko musikariekin. (Udazken kulturalaren barruan).  
Maiatzak 14, Aranon: Bertso afaria, Kontsejun.
Irailean, Urnietan: Gabon Txirrita antzerki herrikoia.