Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Astigarraga Hernani

2019/10/08, asteartea

Mundarrok irabazi du derbia, baina asteburu ona izan du Hernanik ere

Hernaniko jokalariak erasoan eta Mundarrokoak defentsan, larunbatean, Zarkumendegiko derbiko jokaldi batean.
Hernaniko jokalariak erasoan eta Mundarrokoak defentsan, larunbatean, Zarkumendegiko derbiko jokaldi batean.

4-0 irabazi zuten moreek Zarkumendegin, Erregional Preferenteen derbia; eta Oiartzun menderatu du Hernanik, Euskal Ligan eta erregionalen Ohorezko Mailan.

Etxean geratu ziren, denboral­diko aurreneko derbiaren hiru puntuak, Zarkumendegin. Na­barmen nagusitu zen Mun­da­rro Hernaniren kontra (4-0), mu­­tilen erregional preferenteen mai­lan, denboraldiko au­rre­neko garaipena lortzeko.

Horren bila atera ziren mo­reak, garaipen gosez, eta au­rre­tik gol aukerak izan ziren arren, atsedenerako bi minutu falta zirenean iritsi zen aurreneko gola. Marcosek sartu zu­en, Iñurrirekin egindako jokaldi ona borobilduta.

Berdindua izan zen bigarren zatiaren hasiera, baina 60ga­rren minutuan, bigarrena lortu zuen Oierrek, Igorren pasea aprobetxatuta. Hortik aurrera, partiduaren jabetza hartu zuen Mundarrok, eta are gehiago, 10 minuturen faltan Her­nani jo­kalari bat gutxiagorekin geratu zenean. Iraitzek lortu zituen moreen beste bi golak, azkeneko minutu horietan.


Hernanik irabazi, Euskal Ligan eta erregionalen Ohorezko Mailan

Baina derbia galdu arren, ona izan da asteburua, Hernaniren­tzat ere. Irabazi egin dituzte be­raien partiduak, bi talde nagusiek; Oiar­tzunen kontra, biek.

Etxetik kanpo nagusitu zen, gainera, nesken Euskal Ligako taldea. Partidu garrantzitsua zuten txuri-berdeek, denboraldiko aurreneko garaipena lor­tzeko, oraindik punturik ez daukan talde ba­ten kontra; eta ez zuten aukera galdu: 1-2 irabazi zuten, Karla Lekuonan.

Beste horrenbeste egin zu­ten, kontrario berarekin baina etxean, erregionalen Ohorezko Mailako mutilek. Bereziren bi golekin, aurreneko 17 minutuetan bi­de­ratu zuten garaipena, Oiartzunen kontra (2-0).

Ez zuten emaitza txarra eka­rri, Santutxutik, Liga Naziona­le­ko mutil jubenilek ere. Berdin­du egin zuten Mallonan, San­tu­txuren kontra (1-1), aurreko asteburuko garaipenarekin ha­sitako bideari segida emanez.


Hirutik hiru irabazi, Mundarroko neskek

Taldeko nesken denboraldi ha­siera ona ere nabarmendu du Mundarrok. Izan ere, hiru partidutik hiru irabazi dituzte, ka­deteen lehenengo mailan. Aste­buru honetan, Euskaldunari nagusitu zaizkio Zarkumende­gin (2-0), eta lidertzan berdinduta daude Tolosarekin.