«Talde guztiak oso parekatuta ibiliko gara, eta partidu guztiak borrokatu beharko ditugu»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

Pasa den irailaren 22an hasi zuen Gipuzkoako Txapelketa Mundarro Kirol Elkarteko jubenil nesken eskubaloi taldeak. Javi Loiarte entrenatzailearen agindutara, hirugarren urtea izango dute Mundarron (duela lau denboraldi hasi zuten ibilbidea Mar­­­­tuteneko Arantzazu?ko Ama ikas­tolan); bigarrena, jubenil mailan: «infantiletan hasi gine­nean esan nien ikasten joa­teko, eta jubenil mailara iris­tean, gozatzen hasiko ginela. Eta orain, puntu horretan gaude!», onartu dio Javi Loiarte entrenatzaileak Kronikari.


«Gure taldeko kopa irabaztea lortu genuen»

Aurreko denboraldian, 2018-2019koan, eman zuten saltoa;?kadete mailan aritzetik, jubenil mailara pasa ziren: «lehengo urtean, gure helburua zen maila berri honi neurria har­tzea, eta bertan, lehiakorrak iza­­tea lortzea», azaldu du en­tre­natzaileak. 

Baina denboraldia ez zuten nahi bezain ondo hasi: «hasieratik lesio batzuk izan genituen, eta hala, taldean oso garrantzitsua den jendea baja izan zen, urtarrila-otsailera arte. Ligaren bigarren zatian, aldiz, errekuperatzea lortu genuen, baita gure taldeko kopa irabaztea ere!». 

Oso denboraldi positiboa izan zela onartzen du Loiartek, eta horren ondorioz, «neskek jarraitu dute jokatzeko gogoarekin; motibatuta daude eskubaloiarekin jarraitu, jokatu eta gehiago ikasteko». 


3tik 2 irabazita, Liga hasieran

Gogo eta motibazio horrekin ha­si zuten aurtengo Gipuz­koa­ko Txapelketa pasa den irailaren 21ean, eta ordutik, jokatu dituzten hiru partidutatik, ba­karra galdu dute, pasa den la­runbatekoa, Urnietaren kontra (22-13).

Beste biak, aldiz, irabazi egin zituzten: 17-27 aurrenekoa, Ereintzaren kontra; eta 17-14 bigarrena, Ordiziaren aurka.

Gipuzkoako Txapelketako le­henengo taldean arituko da datozen hilabeteetan Astigarra­gako taldea. Urnieta, Ordizia eta Ereintzaz gain, aurrez aurre izango ditu beste bost talde gipuzkoar: Eibar, Aiala, Izaro, Orio eta Hernani. 

Liga hasi besterik ez da egin, baina, oraingoz, Eibar da sailkapeneko liderra 6 punturekin, eta laugarren dago Astigarra­gako Mundarro, 4 punturekin.

Entrenatzailearen esanetan,  aurtengo ligan «talde guztiak oso parekatuta ibiliko gara, eta partidu guztiak borrokatu behar­ko ditugu».


Hiru baja eta hiru berri

Iaztik taldea ez da asko aldatu. Denera, 12 neskek osatzen dute jubenil mailako taldea, horietatik, hiru dira berriak, eta iazko taldearekin alderatuta, hiru baja izan dituzte. 

Denera, 12 neskek osatzen dute taldea; horietatik hiru berriak dira, eta iazko taldearekin alderatuta, hiru baja izan dituzte.

«Orain, beren buruarekin fidatzen dira»

Nahiz eta kideak ez diren asko aldatu, duela lau denboraldi, Mar­­tute­nen taldea osatu zutenetik taldearen izaera asko aldatu da: «kantxan sartzen garenean, orain eskubaloi talde bat gara, eskubaloia egiten duena. Batzuetan hobe beste batzuetan baino, baina eskubaloia egiten duena. Lehen ez bezala, neskak orain beren buruarekin fidatzen dira, eta hori, bilakaera kontuan hartuta, ez da gutxi!», azaldu du Javi Loiartek. 

Eta jarraitu du: «orain teknikoki maila altuagoa duten ariketak lantzen ditugu, eta taldean urteak daramazkinenen eta hasiberrien artean, nabari­tzen da aldea. Egia esan, eskubaloi-maila polita daukate!». 


Eboluzio horren bidaide, Javi Loiarte

Hain zuzen, ibilbide hori guztia, infantil mailan hasi eta jubenil mailan egotera ekarri diena Javi Loiarte entrenatzailearen eskutik egin dute Astigarragako neskek. Horren aurrean, Lo­iarte «oso harro eta gustura» dagoela dio, eta taldeko lanari egotzi dio, pozik: «denon lana izan da, eta bereziki, beraiena».


Hurrengo zita, urriaren 26-27an

Urnietaren aurkako porrotaren ondoren, entrenatzen jarraitzeko aukera izango dute Mun­darroko jubenil mailako neskek. Asteburu honetan ez da partidurik izango, jaieguna dela-eta; eta hurrengoan, aldiz, atsedena izango dute astigartarrek. Urriaren 26-27ko asteburuan ekingo diote borrokari; eta horretarako, gogotsu daudela erakutsi dute, dagoeneko.


Beste bi talde, aurten ere

Aurreko urtean eman zioten hasiera Eskubaloi Eskolari, baita ere, eta emaitzarekin oso pozik agertu dira. Iaz, Esko­laren ondorioz, alebin mailako talde bakarra sortu zen; horietako asko, aurten, infantil mailara pasa dira.  Hori horrela, aurten, hiru talde sortu dituzte: infantil mailako bat, eta alebin mailako bi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!