Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Astigarraga Hernani

2019/10/03, osteguna

Hiru partidu gaur, eta beste hamar bihar

Gaur eta bihar jokatuko dituzte aste honetako partidu gehienak, bailarako esku pelotari eta palistek. Gaurkoan, Hernanin ariko dira elkarren kontra, 20:15etan, Alaitz Barrenetxea eta Maddi Iriondo, eta Irati Miner, Maider Zugasti eta Naia Barrenetxea, palaz. Astiga­rragan, 21:00etan jokatuko dute Harri Loidi eta Jokin Santxez esku pelotariek; eta Azpeitian ariko dira Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiak. Bihar, berriz, 18:00etan hasiko da jaialdia Hernanin, eskuzko bost partidurekin aurrena, eta palako hirurekin ondoren. Astigarragan, partidu bana izango da eskuz eta palaz, 19:45etan hasita.