Telmo Semperena bosgarren izan zen, denboraldia bukatzeko Kriteriumean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Junior txirridulariek amaitu dute denboraldia, Oñatin eta Liernian joaktutako Udazke­neko Kriteriumarekin. Bi etapatan zegoen banatuta, eta bi­garren etapa bi sektoretan: ho­rietan bi­ga­rrena, Segura eta Liernia arteko kronoigoera. 

Sailkapen orokorrean, Tel­mo Semperena astigartarrak bosgarren amaitu zuen, Oña­tin zortzigarren izanda, eta kro­noigoeran hamaikagarren;  Ibai Rodri­guez hernaniarrak hamalaugarren amaitu zuen kronoigoera, 19garren bigarren etapa, eta 27garren Oñatin; eta Enekoitz Azparren astigartarrak, Oñatiko lehenengo eta­pan ez atera ondoren, 13ga­rren amaitu zuen Lierniako bigarren etapa, eta laugarren egin zuen kronoigoeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!