Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia izango dute, baita ere, pelotari astigartarrek; Zumaian jokatuko dute gaur, goizeko 11:15etan hasita. Jubenilen lehenengo mailan Ekain eta Eñaut Lizeagak jokatuko dute, eta nagusien bigarren mailan, aldiz, Harri Loidi eta Jokin Santxezek. Bi bikoteek Zumaia izango dute aurkari.