Denboraldia ekiteko prest, astigartarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Astigarragako Mundarroko futboleko taldeek ere asteburu honetan hasiko dute liga. Bost partidu jokatuko dituzte; ho­rietatik lau gaur izango dira, eta beste bat, aldiz, bihar.


Gorengoen mailakoek zita, gaur

Besteak beste, gorengoen mailako taldeak hasiko du liga asteburu honetan. Arratsal­deko 15:45etan hasita izango da lehia, Deusto taldearen kon­­tra, Zubietan. 


Hiru partidu, Zarkumendegin

Kanpoan bakarrik ez, etxean ere, Zarkumendegin, nabaria izango da denboraldiari ekin zaiola, bertan jokatuko baitira hiru partidu. 

Gaur, bi: lehen mailako ka­deteena, Euskaldu­naren kon­tra, 11:30etan; eta ohorezko ju­be­nilena, Real Unio­nen kontra, 15:30etan. Eta bakarra, bihar: lehe­nengo maila­ko erregionalena, Zarau­tzen kontra, 12:00e­tan.


Beste bi zita, kanpoan

Lehenengo mailako jubenilak eta ohorezko kadeteak ere ha­siko dute liga gaur. Ohorezko kadeteek goizeko 10:45etan jo­katuko dute Karla Lekuonan, Oiar­tzunen kontra. Eta lehenengo mailako jubenilek, al­diz, Beti Ona bisitatuko du, 16:00etan, Fanderian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!