'Etzion/Etziok' erronka, Santio Igoeraren aurtengo nobedadea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Sagar uzta berriaren festa ger­tu dagoela-eta, hurrengo la­run­­­batean egingo dute aurten Santio Igoera Herrikoia, bizikletan. Arratsaldean zehar izan­go da, 16:00etatik. Gune nagusia, ohi bezala, Jo­se­ba Ba­ra­ndiaran plazan izango da.


Erronka berria, aurten

16:00etan, gazte­txoen txanda izango dira. Irte­era Joseba Barandiaran plazatik egingo dute denek, baina bakoitzak bere ibilbidea egingo du.

Ondoren, 18:00etan, heldu­en txanda izango da. Haiek ere, Joseba Barandiaran plazatik hasiko dira, herritik bueltaxka pare bat emango dituzte, eta Santiomendiko ermitan bukatuko dute. 

Aurten, gainera, nobedade bat izango da: Etzion/Etziok erronka. Taldeka eman ahal izango da izena, eta haien arteko erronka izango da.

Dagoeneko eman daiteke izena parte hartzeko, kiroldegian eta Gerizpen.; egunean bertan ere izango da aukera. Prezioa: Haurrek, doan, eta helduek, 5 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!