Gipuzkoako Txapelketa martxan, Urumea bailarako pelotarientzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 02:00

Aste honetan ekingo diote Gi­puzkoako Txapelketari, Uru­mea bailarako pelotari askok. Atzo hasi zuten ibilbidea, nagusien bigarren mailako palista hernaniarrek, Zarautzen; eta gaur jokatuko dute, Hernaniko lau bikotek eta Astigarragako batek.

Hernaniko kiroldegian ari­ko dira, 20:00etan hasita, ho­rietako hiru: palaz, Alde Za­ha­rraren kontra ariko dira Iker Zurutuza eta Mikel Manterola, eta Altzatarraren kontra Alain Agirre eta Beñat Garmendia, biak ere nagusien hirugarren mailan;?eta eskuz, Pagazperen kontra jokatuko dute Josu Altunak eta Oihan Zugastik, nagusien hirugarren mailan.

Lasarten ariko da, Her­na­ni­ko beste bikote bat, 20:15etan hasita: Intzako esku pelotari­ak izango dituzte aurrean, Julen Deskargak eta Oier Alegriak, kadeteen bigarren mailan. Eta azkenik, Aner Urdangarin eta Asier Saralegi, bigarren maila­ko ka­dete astigartarrak An­do­ainen ariko dira, 19:00etan, Gaz­telekuren kontra.

Bihar, Hernanin dute zi­ta herriko eskuzko hiru bi­ko­tek, arratsaldeko 16:00etan; eta bi bikote astigartar, Zu­ma­ian ari­ko di­ra, goizeko 11:15etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!