Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Astigarraga

2019/09/07, larunbata

Taldean edota bakarka, Santio mendira igotzeko indarrik inork ba al dauka?

Hilaren 21ean egingo da aurten?Santio Igoera Herrikoia. Izen-ematea ireki da.

Aurtengoan festetako egitarautik kanpo egitea erabaki dute antolatzaileek, «guztia ondo antolatzeko egokiagoa» iruditu zitzaielako iraila. Be­raz, Santio Igoera Herrikoia hilaren 21ean egingo da. Da­go­e­neko bizikletak prestatzen hasi daiteke erronkari aurre egiteko prest dagoen guztia. Baita hankak ere. Izan ere, ibilbidea motza da, 298 metroko garaiera baitauka San­ti­o­mendik, baina aldapak, kozkorrak; %16 eta %22 arteko desnibelak izango dira.


Adin guztietan, aukera

Dagoeneko izena emateko epea ireki dute. Helduen ka­su­an, 5 euro ordaindu beharko di­ra, eta gainontzekoek, ezer ez. Kiroldegian eta Gerizpe Okin­degian eman dezakete da­go­eneko izena, edo, bestela, irailaren 21ean bertan, Joseba Barandiaran plazan.

Adin desberdinetako bizi­kle­ta zaleek hartu ahal izango dute parte. Arratsaldeko 16:00e­tan haur txikienen, alebinen eta infantilen txanda izango da. Txikienak Joseba Ba­randiaran plaza inguruan ibiliko dira. Alebinek eta infantilek, berriz, LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2 mailetakoek, Jo­se­ba Barandiaran plazatik atera eta Ipintza Sagardotegiraino igo beharko dute.

Arratsaldeko 18:00etan, berriz, helduek ekingo diote pedalak astintzeari. Hauek ere Joseba Barandiaran plazatik aterako dira, eta herrian bueltaxka eginda, Santiomendin gora igoko dira. Helmuga, ermi­tan izango dute.


Etzion/Etziok erronka, taldeka

Bakarka ez ezik, taldeka ere parte hartzeko aukera izango da, Etzion/Etziok erronka ere martxan baitago, talde edota klubak mugiarazteko. 

Hauen kasuan, talde ba­koitzean gutxienez 3 eta gehienez 6 partaide onartuko dira, beti ere, talde mixtoak badira (sexu ezberdineko taldekide bat beharko da, gutxienez). Sailkapenean, hirugarrenaren denborak balioko du, eta talde irabazleak 6 lagunentzako bazkari edo afaria irabaziko du, Ipintza sagardotegian.

Bakarka, berriz, sari berezia ere izango da; Ipintza paretik pasatzen diren aurreneko gizon eta emakumeak jasoko dute.