Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Astigarraga Hernani

2019/09/07, larunbata

Udazkeneko Kriteriumarekin bukaera, errepideko denboraldiari

Telmo Semperena eta Aitor Mendiaraz, Xabier Isasa txapelduna atzetik dutela.
Telmo Semperena eta Aitor Mendiaraz, Xabier Isasa txapelduna atzetik dutela.

Gaur Oñatin izango dira, eta bihar Liernian. Pasa den asteburuan, berriz, Ibarran eta Beasaingo Mundialaurreko Klasikan izan dira.

Junior mailako txirrindulari­en­tzat gertu dago errepideko denboraldiaren bukaera. Aste­bu­ru honetako Udazkeneko Kri­­te­riumnarekin bukatuko du­te.

Bi lineako probek osatutako orokorra eta erlojupekoa izango dituzte egin beharreko la­nak, gaur eta bihar. Hasteko, Oñatin ariko dira gaur goizean, 83 kilometro luze eta 5 portu dituen ibilbidea egiteko. Eta bihar, Liernian, 55 kilometroko ibilbidea egin beharko dute goizean, baina 5 portukoa, eta bu­katzeko, Seguratik Lierniara erlojuaren kontrako proba egin beharko dute sailkapen orokorrean aurrena dijoazten 45 txirrindulariek.


Ibarran eta Beasainen, joan den asteburuan

Lehendik ere lan majo eginda iritsiko dira gaurko probara, txirrindulari astigartar eta hernaniarrak. Lehengo ostiralean, adibidez, Ibarrako XXXVIII San Bartolome Saria jokatu zuten 86 txirrindularik; Altzoko portura hiru aldiz igo behar izan zuten, 86 kilometroko ibilbidean zehar. Irabazlea Lizarte Er­mitagañako Mikel Retegui izan zen, ihesaldian ondoan izan zituen Bellotako Xabier Isa­sa eta Lintxu Fundazioko Daniel Morales gaindituta. Honekin, Eus­kal Herriko Torneoa ere irabazi zuen Reteguik. Telmo Sem­perena astigartarra 11garren izan zen, eta Ibai Rodriguez her­naniarra, 26garren.

Igandean, berriz, juniorren egutegiko proba garrantzitsuenetakoa jokatu zuten; Bea­sain­go Mundialaurreko Klasika. De­nera, 179 txirrindulari elkartu ziren irteera lerroan, 114 kilometro eta 5 portuko lasterketari aurre egiteko. Eraso eta ihesaldi asko izan ziren, eta pe­lotoia desegin zuten. Txa­pel­du­na Be­llo­tako Xabier Isasa izan zen, ihe­sean zijoazten 6 txirrindula­ri­ren artean aurrea hartu, eta Ola­berriarako igoeran erasoaldiari jota helmugara bakarrik iristea lortuta. Bigarrena To­ledo Oid Cicling Teameko Pablo Ca­rras­cosa izan zen; bai­ta mendiko txapelduna ere. Hi­ru­ga­rren, Le­on­go Arte en Trans­fer taldeko Gui­llermo Tho­mas Silva izan zen.

Donosti Berriko Telmo Sem­perena astigartarrari dagokionez, hainbat ihesalditan hartu zuen parte. Lierniarako igoeraren aurretik azken erasoaldiari jo zion, aurrerago ihes eginda zijoaztenak harrapatu nahian, baina ez zuen lortu, eta 8garren iritsi zen.?Ampoko Enekoitz Az­pa­rren, berriz, 13garren izan zen, eta Ibai Rodriguez hernaniarra 41garrena, proba buka­tzea lortu zuten 113 txirrindulariren artean.