Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Astigarraga

2019/09/04, asteazkena

4x4 kotxeekin, urteroko zita larunbatean

Ikusmina pizten du urtero, 4x4 kotxeentzat prestatzen duten zirkuituak.
Ikusmina pizten du urtero, 4x4 kotxeentzat prestatzen duten zirkuituak.

Zarkumendegiko futbol zelaiaren atzeko aldean prestatu dute zirkuitua, 4x4 kotxeen trialerako. Arratsaldeko 16:00etan izango da, eta sarrerak bertan egongo dira salgai, 2 euroan.

Bueltan da Astigarragan, bes­te urte batez, 4x4 kotxeen ikus­kizuna. Larunbat honetarako jarri dute zita, Astigarragako 4x4 Trialaren seigarren edizioa jokatzeko.

Zarkumendegiko futbol ze­laiaren atzeko aldean prestatu dute zirkuitua, eta arra­tsal­de­ko 16:00etan hasiko da proba. Bertan, bost zona izango dituz­te, bakoitza zintekin marka­tu­ta, eta zuloz josita. Zulo horie­­tan sartu eta ahalik eta on­do­en ateratze­ko, erakutsi behar­ko dute haien trebezia pro­ba­ko parte­hartzaileek. Bost zonak osatu beharko dituzte denek.

Ia 20 bat kotxe es­pero di­tuzte antolatzaileek, gehienak ezagunak; eta izango da asti­gartarrik ere, tartean.

4x4 triala ikusteko sarre­rak, mo­­men­tuan bertan jarriko di­tuzte salgai, 2 euroan.