Errekorra Jaime Romeroren taldeak, Frankfurteko mundialean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 16a, 02:00

Frankfurten dabil egunotan Jaime Romero astigartarra Pistako Munduko Txapelketa jokatzen. Espainiako Selekzio­a­k deituta joan da, eta nahiz eta ez den finalean izango, emaitza onak lortu ditu.

Hain zuzen, junior mailako pertsekuzio-taldearekin ukitu du gailurra Romero astigartarrak Munduko Txapel­ketan, Raul Garcia, Javier Se­rra­no eta Alberto Perezekin ba­tera. 

4.11.914ko erregistroarekin, Espainiako errekorra lortu dute. Emaitza horri esker, ha­mabigarren izan da laukotea. 

Finalean, ordea, ezin izan dute sartu; minutu eta erdira geratu dira, hain zuzen.


Rodriguez eta Semperena gaur, Les Rondes Vallesen

Gainontzeko txirrindulariak ere, errepideetan barrena da­biltza udaran zehar ere. Ho­rien artean dira Ibai Ro­dri­guez hernaniarra eta Telmo Sem­pe­rena astigartarra. Gaur­tik aurrera, Alex Fernan­dez do­nostiarrarekin batera, Donosti Berri taldearekin, Bazpi taldeko Asier Pozorekin eta Gi­puzkoako selekzioko beste hainbatekin, Les Rondes Va­lles proban hartuko dute parte.

Txirrindulari hernaniarra eta astigartarra Frantziako Bretainian barrena ibiliko dira, etapaka jokatuko duten proba ezagun honetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!