Hodei Exposito garaile, Añorgan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 16a, 02:00

Hodei Exposito astigartar pelotariak Añorgako Aiestaranen omenezko txapelketa irabazi zuen Ekain Etxeberriarekin bikotea osatuta. Afizionatu mailan dagoen txapelketarik garrantzitsuenetakoa da Finalean 17-22 menderatu zituzten Eneko Labaka eta Julen Aizpuru. Gainera, finaleko pelotaririk hoberena izan zen Exposito, diferentziak eginez. Bestetik, Astigarraga ez, baina Doneztebe Euskal Herriko herriarteko finalera iritsi da eta bertan Goizuetako Iker eta Julen Salaberriak jokatzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!