Iker Ruizen Oroimenezkoan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Beste urte batez, Iker Ruizen Oroimenezko saskibaloi txapelketa jokatuko dute uztailaren 27an, 10:00etan hasita, Astigarragako kiroldegian. Eta izenematea zabalik dago, hilaren 26ra arte. Horretarako, 24 euroko ingresoa egin behar da, kontu korronte honetan: 3035 0214 34 2140019016 (Laboral Kutxa), taldearen izena jarrita. Eta ondoren, emailez bidali behar dira taldearen izena, maila, jokalarien izenak eta adinak, eta ordainketaren agiria, helbide honetara: astigarraga3x3@gmail.com. 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar, baina izena eman behar dute, aldez aurretik. Informazio gehiago, astigarraga3x3.blogspot.com web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!