Datorren larunbatean jokatuko da, Astigarragako Herri Krosa. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Kale Nagusitik abiatuta, eta 7,3 kilometroko ibilbidea osatuko dute korrikalariek. Parte hartzeko, izenematea zabalik dago, www.herrikrosa.eus web orrian, 6 euroan. Egunean bertan ere izango da aukera, irteera puntuan, 16:00etatik 17:00etara; 9 euro izango dira orduan.