Zeanuriren kontra ezin, aurreneko biak galduta

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Ez da finalean izango Astiga­rraga, Euskal Herriko?Herriar­teko Txapelketan. Kontrario go­gorregia izan zen Zeanuri, Bizkaiako txapelduna, atzoko semifinalean; eta aurreneko bi partiduak irabazita nagusi­tu zitzaizkien. Astigartarrek, be­hintzat, lortu zuten garai­pen batekin bueltatzea.

Kadete mailako partidua­re­kin hautsi zuen kanporaketa, Zeanurik. Ekain eta Eñaut Li­ze­aga anaien garaipenetara ohituta dago Astigarraga, bai­na?Erkiaga eta Emaldi bizkai­ta­rrak gehiago izan ziren atzo. 4-6 hasi baziren, berehala egin zieten ihes, partzial beldurga­rri batekin, 5-20 jartzeraino. Bu­kaeran txukundu zuten mar­ka­gailua, 10-22 bukatzeko.

Antzeko gertatu zitzaien, ju­beniletan, Aimar Mujika eta Ganix Urdangarini ere. 5-5 ber­dinduta hasi, eta 6-15 eta 7-21 egin zieten ihes Urigoitiak eta Erkiagak, azkenean 8-22 buka­tzeko. Horrekin, garaipena ziur­tatu zuen Zeanurik.

Baina nagusietan, kontso­la­­zio gisa balio dezakeen ga­rai­pena lortu zuten Harri Loidik eta Jokin Santxezek, 22-7 ira­ba­zi­ta, Mendia eta Bel­darraini. Hasieratik izan ziren nagusi, 5-0 eta 16-4 aurreratuz.

Finalean, Zeanurik Donez­te­be izango du kontrario, La­guar­diari hiru partiduak ira­ba­zi ondoren. Ez zuen semifi­nala jokatu Iker Salaberria goi­zuetarrak, baina Donez­te­be­re­kin aritzen da bera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!