Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Astigarraga

2019/07/11, osteguna

Euskal Herrikoaren semifinala, igandean

Herriarteko final haundiaren bila ariko dira, Zumarragan, Bizkaiako Zeanuriren kontra.

Gipuzkoako Herriarteko Txa­pelketa irabazi ondoren, Eus­kal Herrikoa lortzeko lehian sartuko da Astigarraga, asteburu honetan. Izan ere, semifinala jokatuko du igandean, Bizkaiako txapeldunaren kon­tra:?Zeanuri izango du aurrean, Zumarragako Beloki fronto­ian, goizeko 11:00etan hasita.

Autobusa, bertara joateko

Aurreko kanporaketetan egin bezala, autobusa jarriko dute Astigarragatik, bertara joateko. Goizeko 09:45etan abiatuko da, Pelotari kaleko autobus geltokitik.

Horretarako, txartelak salgai daude dagoeneko, Ikatza tabernan, 5 euroan.