Ibai Rodriguez eta Enekoitz Azparren, onenekin Itzulian

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Denboraldiko lasterketa ga­rrantzitsuenetako bat izan zu­ten aurreko asteburuan, ju­nior mailako txirrindulariek: Gipuz­koako Itzulia, hiru etaparekin. Eta beste behin, protagonista izan zi­ren Urumea bai­larakoak. Bereziki fin ibili ziren Ibai Ro­driguez hernaniarra, sailkapen nagusian bosgarren, podiu­me­tik gertu; eta Ene­koitz Azpa­rren astigartarra, zazpigarren.

Erlojupeko labur batekin (2,1 kilometro) eman zioten ha­­siera Itzuliari, Oñatin; eta Tel­mo Semperena izan zen bailarako onena, 12ga­rren, 6 segundura. 19garren izan zen Jaime Ro­me­ro, 39garren Azpa­rren, eta atzerago, Ro­driguez, 21 segundura.

Bigarren etapan hasi ziren nabarmentzen, Rodriguez eta Azparren, Olaberrian. Onenen artean izan ziren biak, eta ga­raipenetik oso gertu, hirugarren izan zen Azparren, aurreko bi­kotetik lau segundura. Rodri­guez, berriz, seigarren sartu zen, 1:15 galduta. Eta horrekin, bosgarren eta seigarren iritsi ziren biak, sailkapenean, Laz­kaoko etapa erabakigarrira.

Azkeneko horretan, hernaniarra ibili zen bikain, bigarren eginda, eta sailkapen nagusiko kontrario guztiei 40 segundutik gorako tartea aterata. Ho­rre­la, asko gerturatu zen azkeneko sailkapenean, podiumeko postuetara; baina bosgarren izan zen, 45 segundura, eta po­diumetik 33ra. Azparrenek, be­rriz, egun txarra izan zuen, eta etapan 4:46 galduta, zazpigarren postua eskuratu zuen be­hintzat, sailkapen nagusian.

Bakarrik ez, baina taldearekin bai, podiumera igo zen Ibai Rodriguez, Semperenarekin, eta Hegoi Urretabizkaia eta Iker Iriondo hernaniarrekin: lau­ga­rren urtez jarraian irabazi du Donosti-Berrik, taldekakoa.


Xabier Mikel Azparren, Espainiako txapeldun

Egun hauetan, berriz, Espai­nia­­ko Txapelketak dira zita nagusia, txirrindularientzat. Eta os­te­gunean, haundia egin zuen Xabier Mikel Azparren astigartarrak: 23 urtez azpikoen mailan, Espainiako txapeldun izan zen, erlojupekoan. Gaur izango du iraupen proba, 09:30etan hasita, Archenan (Murtzia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!