Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Astigarraga

2019/06/29, larunbata

Atano III frontoia hartuko du Astigarragak, txapela ekartzeko

Lizeaga anaiak eta Aimar Mujika, Atano III frontoian entrenatzen, asteazkenean.
Lizeaga anaiak eta Aimar Mujika, Atano III frontoian entrenatzen, asteazkenean.

Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko du gaur, 16:30etan hasita, Azpeitiaren kontra. Herritar asko joango dira, animatzera.

Haundia egin dute dagoeneko, baina ez dira horrekin konfor­matuko: Herriartekoaren txa­pe­­la ekarri nahi du Astigarra­gak, Azpeitiaren kontrako fi­na­la irabazita; gaur arratsaldeko 16:30etan, Donostiako Atano III frontoian.

Ez daukate nolanahiko tal­dea aurrean, azkeneko lau ur­te­otako txapelduna baita Az­pei­­tia. Baina finala, irekia ikus­ten dute astigartarrek: kadeteetan oso bikote indartsua osatzen dute Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiek, eta puntua lortu deza­kete, Egiguren eta Elosegi az­pei­tiarrak ere maila haun­di­koak izan arren.

Puntu hori lortzea izango da klabea, astigartarrentzat. Izan ere, zailagoa daukate Aimar Mu­jikak eta Ganix Urdan­ga­rinek, jubeniletan, Alberdi eta Larrañagaren kontra.

Eta nagusien partidura ber­dinduta iritsiz gero, sekulakoa izan daiteke partidu eraba­ki­ga­rria: Hodei Exposito eta Jo­kin Santxez arituko dira, txapela Astigarragara ekartzeko borro­kan, Apezetxea eta Murgion­do­ren kontra.

Herrikideen animorik, be­hintzat, ez dute faltako. «Se­ku­lako ilusioa dago herrian, eta uste dut astigartar asko joango direla frontoira», nabarmendu zuen Santxezek.

Duela hiru urteko arantza­txoa atera (Azpeitiaren kontra galdu zuen Astigarragak, bere final bakarra), eta txapela ekar­tzea espero dute. Baina irabazi edo galdu, lortutakoa ospatuko dute, herritar guztiekin, Petri­te­gin egingo duten afarian.