Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Astigarraga

2019/06/08, larunbata

Makina bat aukera astigartar gaztetxoenek, kirola egin dezaten

Ekainaren 14ra bitarte, hau da, hurrengo ostiralera arte egin ahal izango dute aurre-izenenematea 15 urte bitarteko gaztetxoek.

Ikasturtea bukatzen ari da, eta dagoeneko familia gehienak ari dira hurrengo ikasturtean pentsatzen. Baita kiroldegia eta Mundarro Kirol El­kar­tea ere. 

Hainbat ikastaro aurkeztu dituzte 2019-2020 ikasturterako, eta horietan aurre-izenematea egiteko aukera izango dute Astigarragako gaztetxoek hilaren 14ra bitarte.

Horretarako, kiroldegira jo beharko dute: bertaratuta, kirol­degia@astigarraga.eus helbide elektronikoan, eta 943 33 36 76 telefonoan. Ordutegien berri ere, bertan ematen dute.

Kiroldegian egin ahal izango da aurre-izenematea.


Mundarroko eskolak, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Hiru multzotan sailkatu dituzte 2019-2020 ikasturteko ikastaroak. Batetik, Mundarroko Eskolak daude;?Lehen Hezkun­tzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat dira. Sei modalitate lantzen dira: eskubaloia, saskibaloia, atletismoa, judoa, pelota eta futbola.


Eguerdian eta arratsaldean eskaintza, kiroldegian

Bestelako ikastaroak ere izango dira, bai eguerdian baita arratsaldean ere: Zumba Kids, Jump Fit, AeroGym eta Ziklo Gaztea, hain zuzen. 


2019-2020 IKASTURTEA

Mundarroko Eskolak

- Eskubaloia (LH 3-6)

- Saskibaloia (LH 3-6)

- Atletismoa (LH 3/LH 4-5) 

- Judoa (LH 3/LH 4-6)

- Pelota (LH 3-6)

- Futbola (LH 3-4/LH 5-6)


Kiroldegiko eguerdietako jarduerak

- Zumba Kids (HH 4-5 eta LH 1-3)

- Jum Fit (HH 5-LH 1-3)

- AeroGym (LH 3- LH 4-6)


Kiroldegiko arratsaldetako jarduerak

- Zumba Kids (4-7 urte eta 8-12 urte)

- Jum Fit (5-8 urte eta 9-12 urte)

- Aero Gym (9-10 urte eta 11-12 urte)

- Ziklo Gazte (12-15 urte)