Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Astigarraga

2019/06/04, asteartea

Galduta ere pozik, bizitakoagatik

Mundarroko neska kadeteak, aldageletan, azpitxapeldunaren koparekin.
Mundarroko neska kadeteak, aldageletan, azpitxapeldunaren koparekin.

0-1 galdu zuen finala Mundarrok, Aloña Mendiren kontra, Zubietan.

Ilusioz gainezka joan ziren Zu­bietara, larunbat arratsaldean, Mundarroko neska kadeteak eta makina bat zale astigartar, harmailak bete zituztenak. Kopa­ko finala zeukaten jokoan, Alo­ña Mendiren kontra, eta seku­lako beroarekin, ezin izan zuten ga­raipena lortu (0-1).

Baina, hala ere, bizitako guz­tiagatik eta lortutakoagatik, ederki ospatu zuten bigarren postu hori, astigartar guztiek; irabazi balute bezainbeste, ia.

Partidu berdindua izan zen, eta Aloña Mendiren beterania eta indarrari, lanarekin, jokoarekin eta borrokarekin eran­tzun zioten astigartarrek. Baina Alo­ña Mendi aurreratu zen, lehenengo zatian, kontraeraso bati esker. Bigarren zatian, gainera, nekea nabaritu zuten moreek, eta gogotik saiatu arren, ezin izan zuten partidua berdindu.

Edozein kasutan, «taldearen ibilbide laburrean lortu dutena» goraipatu die Mundarrok, nes­ka kadeteei. Hurrengo erronka, Donosti Cup torneoa.