Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Astigarraga Hernani Astigarraga

2019/06/04, asteartea

Azparren bigarren Idiazabalen, lehenengoarekin berdinduta

Azparrenek bigarren amaitu zuen irabazlearen denbora berean.
Azparrenek bigarren amaitu zuen irabazlearen denbora berean.

Aurreneko sektorea irabazi zuen, eta erlojupekoan sei segundu galdu zituen; puestometroak Lopezi eman zion garaipena.

Asteburu gazi gozoa izan da txirrindulari astigartar eta her­naniarrentzat. Eneko Az­pa­­rren astigartarra garaipenetik oso gertu geratu zen juniorren Idiazabal sarian. Bi sektoreetan banatua zegoen proba, lehenengoan 53 kilometroko lasterketa bat zuten eta gero 4,6 kilometroko erlojupekoa zuten aurretik. 

Enekoitz Azparren ezin hobeto aritu zen lineako sektorean. Ihes egitea lortu zuen Ander Blazquez eta Raul Lo­peze­kin. Helmugara iristea lortu zuten eta esprintean Az­parren izan zen azkarrena. Blazquez denbora berean iritsi zen eta Lopezek sei segundu gal­du zituen azken metroetan. Ez zen astigartar bakarra pro­ban. Telmo Sempe­re­nak 14garren bukatu zuen aurreneko sektorea eta Jaime Ro­mero erretiratu egin zen beroaren ondorioz. Ibai Rodri­guez hernaniarra berriz ha­mai­kagarren helmugaratu zen.

Erlojupekoan Azparranek seigarren amaitu zuen eta Lopezek hirugarren egin zuen sei segunduak errekuperatuz. Sailkapen nagusian denbora berdina zuten, baina puestometroak erabaki zuen lasterketa Lopezen alde postu bakarraren aldearekin. Mendiko sailkapena irabazi zuen Az­parrenek. 

Telmo Semperenak 10­ga­rren egin zuen erlojupekoan eta sailkapen nagusian 16ga­rren sailkatu zen. Ibai Rodri­guez hernaniarra 21­ga­rren izan zen erlojuaren kontrakoan, eta 15garren sailkapen orokorrean.


Nafarroako Itzulian, 23 urtez azpikoak eta Zumaian, kadeteak

Elite eta 23 urtez azpikoak Nafarroako Itzulian korritu zuten. Lasterketa historikoa eta entzutetsua, bost etapaz zegoen osatua eta Jeferson Cepeda ekuatoriarrak irabazi zuen. Urko Semperena erori egin zen bigarren etapan eta utzi egin behar izan zuen. Xabier Mikel Azparren ihesaldietan sartu zen eta sailkapen nagusian 52garren amaituz.

Bestetik, kadeteek ere izan zuten lasterketa Zumaian. Unax Urretabizkaia hernaniarrak 25garren sailkatu zen eta Aner Zilbeti 89garren.